XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FNren mitinaren aurkako protesta ugari Baionan

Atzo Baionan, Bruno Megret Front Nazionaleko bigarren burukidearen etortzearen aurkako protesta ugari izan ziren, eta hiru manifestazio egin ziren arratsalde bukaeran FNko mitinaren aurretik.

Megret izan da inmigrazioaren aurkako 50 proposamenak idatzi eta pentsatu dituena batez ere.

Atzo abertzaleek, sindikatuek, PS eta UDF alderdiek batez ere FNren aurkako iritziak plazaratu zituzten.

Lehenbiziko manifestaldia PSk eta II Mudu Gerrako Borrokatzaileen Batasunak antolatu zuten 17.30etan, Hildakoen Oroitarriaren aurrean lore pausa bat egin zuten, bertan berrogeitamar lagun bildu ziren.

Horien artean Nicole Péry (PS) eta Alain Lamassoure (UDF) diputatuak ziren.

Polizien babesean, minutu bat isiltasunean egon ziren.

18.00etan sindikatuek, Berdeak, Gizaeskubideen Batzordeak, Komunista Iraultzaileak eta Alderdi Komunistak, Baionako Errepublika plazan elgarretaratze baterako deia zabaldu zuten, bertan 300 lagun bildu ziren.

Urrunetik CGT sindikatuaren pankarta handi bat ikusi ahal zen.

Askatasunaren aurkakoentzat, askatasunik ez zioena.

19.30etan Baionako udaletxe aitzinean Patxa-Oldartzen kolektiboak antolatutako manifestaldia izan zen.

Manifestaldi horretarako deia EB eta EMA alderdiek IEGA abertzale gazte taldearekin batera egin zuten.